lunes, 29 de abril de 2013

"ENTRE MÁS GRANDE ES LA PRUEBA, MÁS GLORIOSO ES EL TRIUNFO"

Gizaki guztiak, pertsona bezala ezagututa, bakoitzak daukan balioarengatik onartuak eta errespetatuak izan behar dira. Gizaki bakoitza errepikaezin eta berdingabea da eta pertsona izateko nahia dauka. Pertsona izatearen barruan, bakoitzaren nahiak, gogoak, helburuak, gorrotoak... sartzen dira, baina gizakia ez da bakarrik bakoitzak egiten duena, besteak berari egiten diotena ere sartzen da. 

"Besteak" eragin handia dauka pertsona bakoitzaren ekintzetan eta nortasuna erakitzearen prozesuan. Besteak pertsona batengan iritzi txarra edo ez duela ezertarako balio pentsatzen badute eta momentuoro burla moduan bakarrik ikusten badute, azkenean pertsona horrengan autoestimu baxua, haserrea, eta marginatuta egoteko jaio dela pentsatzea eragingo diote. Hau, argi eta garbi ikusten eta antzematen da "El circo de la mariposa" pelikulan, protagonista burla moduan ikusi eta erabili dute betidanik eta ezer egiteko ahalmenik gabe sentiarazi diote, baina, beste zirkoaren jabea pertsona dela eta bere ahalmenak garatzeko gai dela pentsatzen du eta ideia hori helarazi nahi dio protagonistari. Horregatik, bere ahalmenak garatzen laguntzen dio, protagonista gizakia bezala gainditze pertsonala egiten du eta munduan bere lekua daukala ulertzera iristen da.

Pelikulan transmititzen den motibazioa eta gainditzen pertsonala eskolan ere garatzen da. Ume bakoitza bere ahalamenak ditu eta haur bakoitza gauza desberdinetan trebetsuagoak izango dira. Pertsona guztiak onartuak izan behar dira, gabezi fisikoa edo mentala eduki arren bere gaitasunak eta ahalmenak izango dituzte eta horiek garatzeko "besteak" beraietan sinistea eta motibatzea beharrezkoa da, ez alde batera uztea eta ezertarako balio ez dutela pentsatzea. Gabezi fisikoa edo mentala zeukaten pertsonak marginazioan bizitzera behartu eta beldugarritzat zuten mendea atzean geratu bada ere, pertsona hauen gaitasunetan sinistearen ideia zabaltzen jarraitu behar da.



lunes, 22 de abril de 2013

NORMALIZAZIO PRINTZIPIOA

       Betidanik uste izan da adimen gutxiko pertsonak ez zirela gizarteko parteideak. Urte askotan zehar marjinatuta eta baztertuta bizi izan dira. XIX. mendearen erdialdean saiatu ziren lehen aldiz bereizketa egiten atzeratuen eta gaixo mentalen artean, adimen-urritasuna tratatu eta sendatu zitekeela uste zuten eta medikuntza arazo bat besterik ez zela iritzia zabaltzen hasi zen. Sendabidea ez zen espero bezala gertatu, eta ondorioz, jarrera ezkorra nagusitu zen eta horrekin batera egoitza itzelak sortzen hasi ziren toki urrunetan atzeratuak ezkutatuta gelditu ahal izateko. Adimen urriko pertsonek "ezertarako ez diren pertsonak" etiketa zeramatenez gero, ez zen beraiekin adeitasunez jokatzen eta gutxiago ere laguntza eskeintzen.

     Ondoren, atzeratuarekiko jarrera humanitarioa sortu zen, hau da, gizartearengandik babesteko nahia. Jarrera horrekin bi jokabide nagusitu ziren atzeratuen aurrean: gizartearengandik babestu behar zirela eta gizartea atzeratuengandik gorde. Gaur egun, aldiz, adimen urritasun mota guztiak tratatu daitezkeela esan dezakegu, egoera hobegarria delako. Horrez gain, GIZAKI GUZTIEK DUTE GARATZEKO GAITASUNA, BAI GAITASUN HORIEK GUZTIAK GARATU AHAL IZATEKO BIDEAK EDUKITZEKO ESKUBIDEA ERE. 

        Amaitzear dago segregazio eta kaltegarriaren garaia, eta gero eta zabalduta dago hirietan berdintasun juridikoaren aldeko jarrera. Gaur egun, atzeratuei pertsona "normalek" daramaten bizitza bera eskaintzea da gaur egun dugun xedea eta normalizazio-printzipioa deitzen dugunaren bidez lortzen eta hobetzen ari da atzeratuen egoera. Hortaz, atzeratuak ez dira talde berezi bat, gizarteko eskubide osoko kideak dira eta berezkoa dute bizitzeko nahiz hiritar guztiei ematen zaien tratu bera jasotzeko eskubidea.

       Normalizazioak ez du esan nahi atzeratuak, atzerapenen bat ez duten pertsonak bezala bihurtu behar direla. Alde batetik, kontuan hartu behar da inork ezin duela esan "normaltasuna" zer den eta beste aldetik, adimen urrikoen taldean sartzen ditugula gure iritziz hainbat alderditatik "normalak"ez diren pertsonak. Beraz, normalizazioa da atzeratuak eta bere urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza "normalak" eskaintzea, alegia, gainerako hiritarrek dituzten berberak, tratamendua, hezkuntza eta minusbaliatu bakoitzaren beharrei egokitutako lanbide-heziketa barne.



ANIZTASUNA


Aniztasuna askotan entzuten dugun hitza da. Gure gizartean aniztasuna dagoelako, pertsona bakoitza bere ezaugarriak ditu eta ez dago pertsona bat bestearen berdina dena. Horregatik, esan daiteke pertsonak berdinak direla bakoitzak dauzkan desberdintasun horiengatik. Bideoan agertzen den moduan, aniztasuna eman daiteke ideietan, erlijioan, kulturan, iritzietan... pertsona bakoitza bere errealitatea bizi duelako eta horren arabera eraikitzen duelako bere pentsamenduak, usteak, politika edo erlijio iritziak... eta guztiak errespetagarriak dira.


Gizartean aniztasuna ematen den moduan eskolan ere, ume bakoitza bere nortasuna eraikitzeaz gain bere errealitatea eta ikaskuntza prozesua hobetzen ari da eta eskolaren zeregina da ume GUZTIEI laguntza eta baliabideak eskeintzea. “Cada niño es un mundo” esaldia kontuan hartu behar da gela baten barruan, gela bakoitzean aniztasuna garatzen delako umeen artean eta irakasleak hori aprobetxatu behar du gelaren dinamika aberasteko.


Eskola inklusiboaren helburuetako bat guztiontzako kalitatezko eskola bat izateaz gain  ikasle aniztasuna onartzea eta errespetatzea da. Azken finean, aniztasunean hezteak aberastasuna ekartzen du. Horretarako,  ikasle guztiak kontuan hartu behar dira, bakoitzaren ezberdintasunak gelako ikasle guztien irakaskuntza prozesua aberasten dutela onartuz eta hori lortzeko lan eginez.

Goran aipatu dudan moduan, aniztasuna hainbat alderdietan garatzen da eta eskolan lau alderdietan ematen da: Genero aniztasuna, gizarte eta ekonomiako aniztasuna, kultur aniztasuna (hizkuntza) eta gaitasun pertsonalen aniztasuna. Aniztasun hori ikusita beharrezkoa da eskoletan ikasleak anitzak eta desberdinak direla onartzea eta horretaz aberastuz eskola inklusiborako bidea eraikitzea.

ETIKETEN ERABILERA



Gaur egungo gizartean “etiketen” bidez sailkatzen ditugu pertsonak eta sailkapen horrek pentsamenduan eragina dauka, pertsonen ezagutza mugatuz eta aurreiritziak sortuz. Askotan, aurreiritzi horiek trataera derberdina ematera eta bere gaitasunak eta ahalmenak alde batera uztera eramaten gaituzte.

Etiketen bidez pertsonei kartel moduko bat ipintzen diogu eta desberdina izatearen ideia ezkutatzen da kartel horren atzean, bazterkeria  eta diskrimazioa eragiten etiketadun pertsonengan. Baina, desberdina norekin konparatuz? pertsona guztiak ez al gara desberdinak? Nire ustez, bakoitzak bere ezaugarriak eta ahalmenak ditu eta horiek errespetatu behar dira, pertsona bakoitza desberdina delako. Maiz, irakasleek etiketak erabiltzen dituzte ikasleak sailkatzeko eta izendatzeko eta etiketa horiekin aurkezten ditu ikasleak beste irakasle bati, irakasle berriari aurreiritziak eraginez. Etiketak marginazioa eta baztertzea ekartzeaz gain etiketadun pertsonetan sentimendu negatiboak sortzen dituzte, hala nola; tristura, marginazioa, bakardadea...


Nire ustez, onuragarria izan daiteke ikasleei buruzko informazioa transmititzea beste irakasle bati, baina  informazioa ez etiketa, informazioa ikaslea ezagutzeko eta ezagutza horretatik abiatuz eta behaketa eginez irakasleak bere metodologiak eta laguntzeko baliabideak eraikitzen hasteko lagungarria izan daiteke. Etiketa, aldiz gutxiespen moduan erabiltzen da, gaitasun edo ahalmen gutxiago dituela eta desberdina dela ideia transmititzen du. Horregatik, ikasleei buruzko informazioa modu lagungarri batean helarazi behar da ez aurreiritziak osatzeko xedearekin.

TALDE LANA/ IKASTEN IKASI / KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA


TALDE LANA/ IKASTEN IKASI / KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA




Talde lanean  hainbat kide parte hartzen dute eta guztien artean finkatzen dituzten helburu batzuetara iristeko jarduten dira. Taldeka lan egin ahal izateko beharrezkoa da kide bakoitzaren ideia edo proposamena kontuan hartzea eta ez alde batera uztea. Partaide bakoitzaren ideia entzun eta hoberena hartu behar da, ondoren ideia guztiak batuz proposamen esanguratsu bat osatzeko eta ez kide baten proposamenarekin bakarrik geratu guztiak baitira garrantzitsuak.

Talde lanean esperientzia ona izan dut, orokorrean kide guztiekin ondo moldatu naizelako eta guztion artean adostasun batera iristeko gai izan gara. Batzuetan zailtasunak aurkitu ditugu kide bakoitzaren iritzia eta proposamena lotzeko eta beste batzuetan lanaren funtsa edo lortu beharrekoak ez genituelako hasieratik ulertzen. Hala ere, oztopoei aurre egiten jakin dugula uste dut kide bakoitzak bere lana egiten eta proposamen guztiak kontuan hartuz.

Ezinbestekoa da kide bakoitzak argi edukitzea lan egin behar duela eta bere ideiak eta usteak aportazio esanguratsuak izan daitezkeela. Horregatik lanaren planifikazio egokia eta ondo hausnartuta egin behar da gainontzeko kideekin konpartitzeko orduan. Taldeko kideekin nire adierazpenak transmititzeko zailtasunak ez ditut izaten gehienetan, modu egoki batean egiten saiatzen naiz eta besteen iritzia edo proposamena entzuteko prest egoten naiz. Askotan, besteei entzunda hasierako  iritzia osatzeko edo baztertzeko aukera ematen duela uste dut, moldaketa egiten lana aurrera atera daitekeelako.

Ikastea ezagutzak barneratzean datza, aurretik ditugun jakintzekin edo usteekin batuz eta osatuz. Errazago ikasiko dut interesa eta motibazioa izaten baldin badut gairekiko, modu esanguratsu eta onuragarri batean finkatzen ditudalako jakintzak eta ez modu memoristiko batean. Horrez gain, goran aipatutakoarekin lotuz talde lanean aritzea ikasteko eta jakintzak barneratzeko eta finkatzeko estrategia egokia izan daitekeela uste dut. Egia da bakarka lan egitea “errazago” izan daitekeela iritzi bakar baten arabera lan egiten delako, baina, taldean aritzea onuragarria suertatu daiteke, beste kideen  usteak, moduak eta proposamenak entzun eta eztabaidatu behar direlako, eztabaida horretatik asko ikasi daitekeela defendatzen dut. Eztabaida horretatik ikasteko beharrezkoa da kide guztien ahalegina eta gogoa lortu nahi den helmugaraino iristeaz gain bidean jakintzak konpartitzeko.

Komunikazio eraginkorrari dagokionez, talde txikitan nire emozioak transmititzen erosoago sentitzen naiz talde handi (klase aurrean) batean baino. Talde handian hitz egin behar dudanean urduritasuna nabaritzen dut aurkezpenaren hasieran batez ere, pixkanaka lasaitzen joaten naizelako eta guztien arreta bereganatzeko modu lasai eta intonazio egoki batean hitz egiten saiatzen naiz aurkezpena guztian zehar. Horrez gain, teknologiaren aurrekuntzarekin diapositibak, bideoak, irudiak, e.a. erabiltzea osos onuragarriak eta estrategiak egokiak izan daitezke entzuleen arreta mantentzeko eta modu dinamiko bezala jakintzak helarazteko eta ez modu teoriko tradizionalean.