Betidanik uste izan da adimen gutxiko pertsonak ez zirela gizarteko parteideak. Urte askotan zehar marjinatuta eta baztertuta bizi izan dira. XIX. mendearen erdialdean saiatu ziren lehen aldiz bereizketa egiten atzeratuen eta gaixo mentalen artean, adimen-urritasuna tratatu eta sendatu zitekeela uste zuten eta medikuntza arazo bat besterik ez zela iritzia zabaltzen hasi zen. Sendabidea ez zen espero bezala gertatu, eta ondorioz, jarrera ezkorra nagusitu zen eta horrekin batera egoitza itzelak sortzen hasi ziren toki urrunetan atzeratuak ezkutatuta gelditu ahal izateko. Adimen urriko pertsonek "ezertarako ez diren pertsonak" etiketa zeramatenez gero, ez zen beraiekin adeitasunez jokatzen eta gutxiago ere laguntza eskeintzen.
Ondoren, atzeratuarekiko jarrera humanitarioa sortu zen, hau da, gizartearengandik babesteko nahia. Jarrera horrekin bi jokabide nagusitu ziren atzeratuen aurrean: gizartearengandik babestu behar zirela eta gizartea atzeratuengandik gorde. Gaur egun, aldiz, adimen urritasun mota guztiak tratatu daitezkeela esan dezakegu, egoera hobegarria delako. Horrez gain, GIZAKI GUZTIEK DUTE GARATZEKO GAITASUNA, BAI GAITASUN HORIEK GUZTIAK GARATU AHAL IZATEKO BIDEAK EDUKITZEKO ESKUBIDEA ERE.
Amaitzear dago segregazio eta kaltegarriaren garaia, eta gero eta zabalduta dago hirietan berdintasun juridikoaren aldeko jarrera. Gaur egun, atzeratuei pertsona "normalek" daramaten bizitza bera eskaintzea da gaur egun dugun xedea eta normalizazio-printzipioa deitzen dugunaren bidez lortzen eta hobetzen ari da atzeratuen egoera. Hortaz, atzeratuak ez dira talde berezi bat, gizarteko eskubide osoko kideak dira eta berezkoa dute bizitzeko nahiz hiritar guztiei ematen zaien tratu bera jasotzeko eskubidea.
Normalizazioak ez du esan nahi atzeratuak, atzerapenen bat ez duten pertsonak bezala bihurtu behar direla. Alde batetik, kontuan hartu behar da inork ezin duela esan "normaltasuna" zer den eta beste aldetik, adimen urrikoen taldean sartzen ditugula gure iritziz hainbat alderditatik "normalak"ez diren pertsonak. Beraz, normalizazioa da atzeratuak eta bere urritasunak onartzea, eta bizi-baldintza "normalak" eskaintzea, alegia, gainerako hiritarrek dituzten berberak, tratamendua, hezkuntza eta minusbaliatu bakoitzaren beharrei egokitutako lanbide-heziketa barne.
No hay comentarios:
Publicar un comentario