Aniztasuna askotan entzuten dugun hitza da. Gure gizartean aniztasuna dagoelako, pertsona bakoitza bere ezaugarriak ditu eta ez dago pertsona bat bestearen berdina dena. Horregatik, esan daiteke pertsonak berdinak direla bakoitzak dauzkan desberdintasun horiengatik. Bideoan agertzen den moduan, aniztasuna eman daiteke ideietan, erlijioan, kulturan, iritzietan... pertsona bakoitza bere errealitatea bizi duelako eta horren arabera eraikitzen duelako bere pentsamenduak, usteak, politika edo erlijio iritziak... eta guztiak errespetagarriak dira.
Gizartean aniztasuna ematen den moduan eskolan ere, ume bakoitza bere nortasuna eraikitzeaz gain bere errealitatea eta ikaskuntza prozesua hobetzen ari da eta eskolaren zeregina da ume GUZTIEI laguntza eta baliabideak eskeintzea. “Cada niño es un mundo” esaldia kontuan hartu behar da gela baten barruan, gela bakoitzean aniztasuna garatzen delako umeen artean eta irakasleak hori aprobetxatu behar du gelaren dinamika aberasteko.
Eskola inklusiboaren helburuetako bat guztiontzako kalitatezko eskola bat izateaz gain ikasle aniztasuna onartzea eta errespetatzea da. Azken finean, aniztasunean hezteak aberastasuna ekartzen du. Horretarako, ikasle guztiak kontuan hartu behar dira, bakoitzaren ezberdintasunak gelako ikasle guztien irakaskuntza prozesua aberasten dutela onartuz eta hori lortzeko lan eginez.
Goran aipatu dudan moduan, aniztasuna hainbat alderdietan garatzen da eta eskolan lau alderdietan ematen da: Genero aniztasuna, gizarte eta ekonomiako aniztasuna, kultur aniztasuna (hizkuntza) eta gaitasun pertsonalen aniztasuna. Aniztasun hori ikusita beharrezkoa da eskoletan ikasleak anitzak eta desberdinak direla onartzea eta horretaz aberastuz eskola inklusiborako bidea eraikitzea.
Zer gehiago dakizu, irakurri duzu, zein dira eskola inklusiboaren postulatuak... ikerketa non dago??? Hau lehen ere bazenekizun...
ResponderEliminarPattal... errubrikaren arabera.