Gaur egungo gizartean “etiketen” bidez sailkatzen ditugu pertsonak eta sailkapen horrek pentsamenduan eragina dauka, pertsonen ezagutza mugatuz eta aurreiritziak sortuz. Askotan, aurreiritzi horiek trataera derberdina ematera eta bere gaitasunak eta ahalmenak alde batera uztera eramaten gaituzte.
Etiketen bidez pertsonei kartel moduko bat ipintzen diogu eta desberdina izatearen ideia ezkutatzen da kartel horren atzean, bazterkeria eta diskrimazioa eragiten etiketadun pertsonengan. Baina, desberdina norekin konparatuz? pertsona guztiak ez al gara desberdinak? Nire ustez, bakoitzak bere ezaugarriak eta ahalmenak ditu eta horiek errespetatu behar dira, pertsona bakoitza desberdina delako. Maiz, irakasleek etiketak erabiltzen dituzte ikasleak sailkatzeko eta izendatzeko eta etiketa horiekin aurkezten ditu ikasleak beste irakasle bati, irakasle berriari aurreiritziak eraginez. Etiketak marginazioa eta baztertzea ekartzeaz gain etiketadun pertsonetan sentimendu negatiboak sortzen dituzte, hala nola; tristura, marginazioa, bakardadea...
Nire ustez, onuragarria izan daiteke ikasleei buruzko informazioa transmititzea beste irakasle bati, baina informazioa ez etiketa, informazioa ikaslea ezagutzeko eta ezagutza horretatik abiatuz eta behaketa eginez irakasleak bere metodologiak eta laguntzeko baliabideak eraikitzen hasteko lagungarria izan daiteke. Etiketa, aldiz gutxiespen moduan erabiltzen da, gaitasun edo ahalmen gutxiago dituela eta desberdina dela ideia transmititzen du. Horregatik, ikasleei buruzko informazioa modu lagungarri batean helarazi behar da ez aurreiritziak osatzeko xedearekin.
Beraz...
ResponderEliminarHezkuntza Harremana
-Komunikatzeko eta harremantzeko beharra ikasketa prozesu bat da.
-Irudia eman eta eskatzen dugu.
-Ezer esan gabe komunikatzen gara: komunikazioa moduak, irakurri eta begiratu pertsonari eskaintzeko.
-Aztertu dezagun ematen dugu informazioa: esaten dugunagatik eta bestearen aurrean nola kokatzen naiz.
-Hezkuntza harremana baliogarria da baikortasunetik begiratuz.
-Baliogarria izateko, zintzotasuna hobetzeko, aurrera egiteko eta garatzeko.
Entzuteko jarrera
-aztertu komunikazio estiloa.
-hitzegiten laga, iritzia eskatu.
-berdinen arteko errespetua.
-txutxumutxuak, chascarrillos... SOS...konfiantza galtzeko bide zuzena.
Nola joan da bilakatzen lehen ilegorriak sorginak zirela pentsatzetik eta sinestetik gaur egunera... zerk laguntzen du ez etiketzeko??