lunes, 22 de abril de 2013

TALDE LANA/ IKASTEN IKASI / KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA


TALDE LANA/ IKASTEN IKASI / KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA




Talde lanean  hainbat kide parte hartzen dute eta guztien artean finkatzen dituzten helburu batzuetara iristeko jarduten dira. Taldeka lan egin ahal izateko beharrezkoa da kide bakoitzaren ideia edo proposamena kontuan hartzea eta ez alde batera uztea. Partaide bakoitzaren ideia entzun eta hoberena hartu behar da, ondoren ideia guztiak batuz proposamen esanguratsu bat osatzeko eta ez kide baten proposamenarekin bakarrik geratu guztiak baitira garrantzitsuak.

Talde lanean esperientzia ona izan dut, orokorrean kide guztiekin ondo moldatu naizelako eta guztion artean adostasun batera iristeko gai izan gara. Batzuetan zailtasunak aurkitu ditugu kide bakoitzaren iritzia eta proposamena lotzeko eta beste batzuetan lanaren funtsa edo lortu beharrekoak ez genituelako hasieratik ulertzen. Hala ere, oztopoei aurre egiten jakin dugula uste dut kide bakoitzak bere lana egiten eta proposamen guztiak kontuan hartuz.

Ezinbestekoa da kide bakoitzak argi edukitzea lan egin behar duela eta bere ideiak eta usteak aportazio esanguratsuak izan daitezkeela. Horregatik lanaren planifikazio egokia eta ondo hausnartuta egin behar da gainontzeko kideekin konpartitzeko orduan. Taldeko kideekin nire adierazpenak transmititzeko zailtasunak ez ditut izaten gehienetan, modu egoki batean egiten saiatzen naiz eta besteen iritzia edo proposamena entzuteko prest egoten naiz. Askotan, besteei entzunda hasierako  iritzia osatzeko edo baztertzeko aukera ematen duela uste dut, moldaketa egiten lana aurrera atera daitekeelako.

Ikastea ezagutzak barneratzean datza, aurretik ditugun jakintzekin edo usteekin batuz eta osatuz. Errazago ikasiko dut interesa eta motibazioa izaten baldin badut gairekiko, modu esanguratsu eta onuragarri batean finkatzen ditudalako jakintzak eta ez modu memoristiko batean. Horrez gain, goran aipatutakoarekin lotuz talde lanean aritzea ikasteko eta jakintzak barneratzeko eta finkatzeko estrategia egokia izan daitekeela uste dut. Egia da bakarka lan egitea “errazago” izan daitekeela iritzi bakar baten arabera lan egiten delako, baina, taldean aritzea onuragarria suertatu daiteke, beste kideen  usteak, moduak eta proposamenak entzun eta eztabaidatu behar direlako, eztabaida horretatik asko ikasi daitekeela defendatzen dut. Eztabaida horretatik ikasteko beharrezkoa da kide guztien ahalegina eta gogoa lortu nahi den helmugaraino iristeaz gain bidean jakintzak konpartitzeko.

Komunikazio eraginkorrari dagokionez, talde txikitan nire emozioak transmititzen erosoago sentitzen naiz talde handi (klase aurrean) batean baino. Talde handian hitz egin behar dudanean urduritasuna nabaritzen dut aurkezpenaren hasieran batez ere, pixkanaka lasaitzen joaten naizelako eta guztien arreta bereganatzeko modu lasai eta intonazio egoki batean hitz egiten saiatzen naiz aurkezpena guztian zehar. Horrez gain, teknologiaren aurrekuntzarekin diapositibak, bideoak, irudiak, e.a. erabiltzea osos onuragarriak eta estrategiak egokiak izan daitezke entzuleen arreta mantentzeko eta modu dinamiko bezala jakintzak helarazteko eta ez modu teoriko tradizionalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario