lunes, 20 de mayo de 2013

AZKEN HAUSNARKETA

Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiari eta izan dudan ikaskuntzari buruz balorazio bat egitea oso aproposa iruditzen zait.


Ikaskuntza prozesuan zehar norberak bere ezaugarrien eta premien kontzientzia hartzea beharrezkoa da. Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaia ikasteak inklusioan heztearen nondik norakoak jakitea ( zertan datza, funtzioak, helburuak, lortzeko eta hobetzen jarraitzeko zer egin behar den...) eta zailtasun edo ezgaitasunen bat duten umeak inklusioan hezteko eskubidea izateaz gain, irakasle bezala nolako tratamendua eman behar diegun ikastea suposatu du.

Ikasgaia honen edukiak ikasten eta lantzen aritu naizenean gehiago jorratzeko eta indartzeko asmoz sentitu naiz orokorrean. Inklusio gaiari buruz hausnartzea eta ikastea baliagarria eta motibatzailea izan da niretzat, nortasunean gaiari buruzko jakintzak eta zer egin daitekeen eskola inklusiboa lortzeko eta hobetzeko pentsarazi dit askotan ikasgaia lantzeko materiala jorratzean.

Lan egiteko orduan talde lanetan hobeto ikasi eta moldatu naiz, nire ustez besteekin elkarreraginean aritzean edukiak modu dinamikoago batean barneratzen dira. Hala ere, bakarkako lana “beharrezkoa” dela pentsatzen dut. Ikaste koadernoa egiten oso ondo sentitu naiz, niri burututako ideiak, pentsaerak eta sortutako hausnarketak helarazteko aukera eman dit, beste inorekin adostu gabe, nire barruko adierazpenak idaztziz. Ebaluazioari begira,

Ikaskuntza prozesuaz gogoeta eginez, inklusioaren gaia lantzen eta jorratzen hasi baino lehen, aurretik nituen jakintzetatik abiatu nintzen. Horretarako, inklusioa ulertzea izan zen lehenengo pausoa. Ondoren, klasean landutako hainbat irakurgai eta filmen bidez eskola inklusiboaren nondik norakoak eta ezaugarri eta helburu garrantzitsuenak barneratzen joan nintzen. Aldi berean, bakarko ikaskuntza garatzen hasi nintzen; alde batetik, nire kabuz jakintza berriak barneratzeko helburuarekin material berriak bilatu eta landu nituen. Beste aldetik, klasean landutako materialei (“apunteak, bideoak, pelikulak, talde lanak...) buruzko hausnarketak egin eta nire barruko ideiekin batuz nire ikaskuntza prozesua garatzen joan nintzen, eduki berriak barneratuz eta nire nortasunean txertatuz. Esan beharra daukat, prozesuan zehar laguntza behar izan nuenean nire taldekoei eskatu niela, goran aipatu dudan moduan, gainontzekoengandik asko ikasi daitekeela uste dut (elkarreraginean). Horrez gain, argibideak ere nire kabuz bilatu nituen zenbaitetan, irakurgai batzuetara edo interneteko baliabidera joz.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza egoerak identifikatzeko ezinbestekoa da behaketa. Irakasleak umearen jarrerak eta portaerak behatu eta identifikatu behar ditu eta eskolako beste espezialisteekin informazio trukaketa egingo du. Jarraian eskolatik kanpoko laguntzak etorri arte irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesua bideratuko du, umearen beharrak asetuz eta bere gaitasunak ezagutuz eta hobetuz. Prozesu honetan zehar familiari komunikatu behar zaio behatutakoa, aldi berean, etxean nolakoa izaten den umearen portaera deskribatzeaz gain, beraien kezkak eta jakin minak transmitituko dizkiete tutoreari. Bai familiarekin bai hezkuntza komunitate gainerako partaideekin(umea barnean) jarrera aktiboa, baikorrra eta parte hartzailea erakutsi behar da momentuoro. Familiari sostengua eta jarrera positiboa transmititu behar zaie egoera zaila delako eta baikortasunarekin errazago hobetzen delako zailtasuna.

Bukatzeko, nire ikaskuntza prozesuaren balorazioa egitean esan dezaket, ikasgaia jorratzen hasi ginenean zehaztutako helburuak bete ditudala uste dut. Izan ere, inklusioaren inguruko ideiak eta hausnarketak barneratzea lortu dudadala uste dut. Hala ere, zenbait alderditan hobetu dezaketela uste dut, inklusioari eta aniztasunari buruzko irakurgai gehiago landuz agian, inklusioa gaia zabala eta azpian errealitate anitzak dituelako. Horrez gain, pertsonalki inplikatu naizela uste dut, bai bakarkako ikaskuntzan bai taldeko lanetan, (batzuetan motibazioa eta jakin mina handiagoa zen eta beste batzuetan txikiagoa) horregatik emaitza onak lortu ditudalakoan nago.

Eskola inklusiboari bidea egiteko guztiok barneko proposamenak ditugu. Nire proposamenetako bat da bakoitzak dituen ideiak eta hobekuntzak besteekin konpartitzea eta besteak dituzten proposamenak entzuten jakitea, ondoren, bakoitzaren eta bestearen jakintzak batuz guztion onerako eta etorkizuneko umeentzako hobekuntzak lortuko lirateke. Esan beharra dago inklusioari buruz lortu dugun ezagutza eta egin behar dugun lana ez dela hemen amaitzen. Inklusioaren oinarriak finkatzeko eta guztiz indartzeko guztion esfortzua eta etengabeko lana behar da. Horregatik gure ikaskuntza prozesuan jarraitu behar dugu inklusioa lantzen.  

domingo, 19 de mayo de 2013

INTEGRAZIOA / INKLUSIOA

Uste dut aukeratu dudan irudian oso garbi ikusten dela integrazioaren eta inklusioaren arteko desberdintasuna. Laburbilduz, integrazioan "desberdinak" direnak kontuan hartzen dira, baina, bananduta eta  gainontzekoek desberdinak bezala ikusten jarraitzen dute. Inklusioan, berriz, denok desberdinak garela onartzen da, guztiok "zaku" berean egotea.


LAGUNTZA

Alde batetik, laguntza terminoa aipatzea garrantzitsua da. Gelan termino hau landu dugu: Laguntza garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala bultzatzen duten estrategia eta baliabideak dira. Horrela, funtzionamendu pertsonala eta gaitasun intelektuala aberastuz. Ume bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz laguntza indibiduala eskeini behar zaio beste pertsona baten beharra duen umeari, ez bakarrik HPBak dituzten haurrei. Umea duen zailtasunen arabera, laguntza bizitza osorako edo aldi baterako izango da, baina, haur guztiak beraien ikaskuntza prozesuan zehar, momenturen batean, laguntza jasotzeko eskubidea izan behar dute. Horrez gain, ikasle bat gela arruntetik atera egin behar da gelako erritmo orokorretik oso atzeratua baldin badago, bere garapenean beharrezkoa den laguntza eman ahal izateko. Hala ere, gela arruntean zenbait ordutan egotea ezinbestekoa da, inklusioan hezteko eta gainontzeko haurrekin harremanak garatzeko. 

Beste aldetik, nire taldeari KONTSULTA kontzeptua lantzea egokitu zaigu, gelan egokitutako testua irakurri  ondoren hauek dira atera ditugun ezaugarriak eta estrategiak.

Ezaugarriak:

  • Ikasleen beharrak indibidual edo kliniko hutsa izatetik aski urrun dagoen ikuspegi batetik aztertu behar dira.
  • Ikaslea urritasunarne errudun bakar gisa hartzetik, ikaslea eta haren beharrak eskolak zeregin guztiz garrantzitsua duen marko ekologiko eta eskematikotik ikustera pasatu behar da.
  • Planteamendu instituzionalak eskolarekiko duen ikuspegia egiturazkoa da, kulturala baino gehiago.
  • Eskolak laguntza-departamentuen inguruan antolatzen du laguntza eta bertan, lankideei lanerako jarraibideak ematen dizkien adituen aholku gisa jokatzen dute profesionalak, eta erabakiak hartzearen gaineko kontrolari eusten diote.
  • Eskolari ematen zaion laguntza da.
  • Laguntza-profesionalek erabakitzen dituzte helburuak, tratamenduak eta irakaskuntza-metodoak.

Estrategiak:

  • Ameriketako Estatu Batuak dira eredu honen erreferentzia nagusia.
  • Ikuspegi instituzionala.
  • Adituen ardurapean daude.
  • Laguntza norabide bakarreko prozesu bihrtzen da, aholkulari lanak egiten dituzten pertsonak aditu rola hartzen dute eta egin beharreko lana ebaluatu eta gainbegiratzen dute.
  • Eskolan zentratzen da horien esku-hartzea.
  • Ikasleei eta irakasleei, ikasgelei eta ikasle-taldeei laguntzeko departamentuak dira.

miércoles, 15 de mayo de 2013

ETORKIZUNEAN IRAKASLEAK IZANGO GARENEZ....


Etorkizunean irakasleak izango garenez, etorkizunean edukiko ditugun ikasleen artean baten bat Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituela susmoa edukitzean ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

  • lehenengo irakasleak umearen jarrerak, portaerak, garapena... behatu ditu gelan. Horrez gain, behatutakoari buruz informazioa bilatuko du eta konparatuko ditu.
  • Ondoren, aholkulariengana joango da eta bere kezkak eta behatutakoa kontatuko dio. Jarraian, aholkularia gelara joango da umea behatzera. 
  • Hurrengo pausoa gurasoekin elkartzea izango da. Bilera horretan, irakasleak gurasoei umearen eboluzio maila, jarrerak eta orokorrean gelako portaerak deskribatuko dizkie. Era berean, gurasoek etxean umearen jarrera nolako den kontatuko diote tutoreari, umearen garapenean egokia ez den zerbait ikusi baldin badute ere transmitituko diote. Helburua informazioa partekatzea delako eta diagnostiko batera iristea.
  • Prozesuarekin jarraitzeko, aholkulariak eta tutoreak umearen ebaluzio psikopedagogikoa egingo dute eta Berritzegunekoarekin harremanetan jarriko dira.
  • Bukatzeko, Berritzeguneko psikologoa etorriko da eta ahokulariarekin eta tutorearekin elkartzeaz gain, umea gelan eta gelatik kanpo behatuko du. Baina, psikologoa etorri arte irakasleak umearen garapena bideratuko du. Azkenean, umeari diagnostiko psikopedagogikoa egingo zaio.

Agertutako terminoak argitzen:

Aholkularia/kontsultorea: Irakasle-tutoreei laguntza eta orientabidea eskaintzen dio Hezkuntza Bereziari dagozkio gaietan, Hezkuntza Bereziko espezialistak dira.

Ikastetxetik kanpoko laguntze zerbitzuak: Ikastetxeetan bertan kokatzen ez diren laguntza-zerbitzuak dira. Profesional anitzeko eta talde multiprofesionalak dituzte eta lurraldeen edo autonomia erkidegoen araberako eremua dute. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Berritzeguneak dute izena eta Nafarroan CREENA.

Ebaluazio psikopedagogikoa: Ebaluzio psikopedagogikoa irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten elementuei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko, aztertzeko eta baloratzeko prozesua da. Helburua da bere  garapen pertsonal edo/eta akademikoan desegokitzeak dituzten edo izan ditzaketen ikasleen HPBak identifikatzea. Baita curriculum-proposamenaren eta beharrezkoak izan litezkeen laguntza-moten inguruko erabakiak oinarritzea eta zehaztea ere. honakoetan oinarrituko da:
  1. Currriculum-ebaluazio batean.
  2. Ikaslearen eta irakaslearen eta ikaskideen arteko elkarreraginaren behaketan. Horietan kontua izango da eskolako eta familiako testuingurua.

viernes, 10 de mayo de 2013

POR CUATRO ESQUINITAS DE NADA...


Bideo honek hausnarketa txiki bat egitera bultzatu dit. Nire ustez azpimarratzeko idea ondorengoa da: ez dira ikasleak aldatu edo moladatu behar, eskolako edukiak, gelak, baliabideak... baizik. Honekin esan nahi dut ikasle bakoitza desberdina dela alderdi guztietan, eta eskolak hori errespetatu eta onartu beharra dauka. Ikasle bakoitzaren desberdintasuna aprobetxatu eta etorkizunean lanpostu bat eta gizarte bateko kidea izateko prestatzeko funtzioa dauka. 

Horregatik, azpimarratu nahi dut zailtasunen bat duten umeak ez direla aldatu behar, hezkuntzak baliabideak moldatu eta egokitu behar ditu ume hauen gaitasunak garatzeko eta hobetzeko. Inklusiorako bidean aurrerapausoak egin ahal izateko, ezinbestekoa da ume guztien desberdintasunak errespetatzea eta desberdintasun horiek ez direla oztopo bat beraien ikaskuntza prozesuan onartzea beharrezkoa da. Irakasleak beti gogoan izan behar dituen idei garrantzitsu bat dela uste dut, idei hori beti gogoan izanda eta benetan horretan sinistea esfortzuak eta hobekuntzak (aldaketak) egitera eramango zaituelako, eskola inklusiboa hobetuz eta ikasle guztien garapena bultzatuz. 

ALDAKETA EGIN BEHAR DA

Inklusioa garatzeko eta indartzeko aldaketak egin behar dira, eta ez itxoiten gelditu aldaketak "agertu" arte. Guztion lana eta esfortzua egon beharra dago inklusioaren atzetik.


jueves, 9 de mayo de 2013

A AUKERA ZINEA

"El Hombre Elefante" filma ikusi dugu eta honi buruzko lana egin dugu. Hementxe sartu eta gure lana ikusteko aukera izango duzue.



Jone Bizente
Cristina Merayo
Alazne Ramos
Yesika Montalvo

Kuluxkak.