Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez gaitasun fisikoak edo psikikoak edo zentzumen ingurukoak izateagatik, jokabide nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte-egoeratan egoteagatik, epe luzeko gaixotasun bat izateagatik edo goi-mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik jasotzen den hezkuntza-laguntza eta hezkuntza-arreta bereziak dira. Hezkuntza Premia Bereziak iraunkorrak edo aldi baterako izan daitezke.
HPB iraunkorrak: Urritasun fisiko edo psikiko edo zentzumen ingurukoetatik eratorritakoak eta ustez iraunkorrak izango dira.
- Adimen urritasunak edo/eta Autismoaren espektroko nahasteak.
- Entzumen urritasunak.
- Ikusmen urritasunak.
- Urritasun motoreak.
- Goi mailako ikas-gaitasunak.
Aldi baterako HPB: Garapenaren une jakin batean agertu eta aldi batekoak bakarrik izango dira.
- Gizarte edo kultura egoera ahulek eragindakoak (tratu txarrak, utzikeria...)
- Eskola-moldagabezia larria (jokabide arazoak)
- Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasuna.
- Ikasketa-maila motela eta ikaskuntza zailtasun garrantzitsuak (etorkinak, irakurketa-idazketa arazoak...).
- Adimen-maila motelak eragindakoak (mugako adimen gaitasuna nagusiki).
HPBen definizioa irakurri ondoren esan beharra dago Hezkuntza-sistema bakarra eta ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar diren ikasgaiak egon behar dela. HPB dituzten ikasleak inklusioan hezi behar dira gainontzeko ikasleak bezala, bere beharrak eta gaitasunak kontuan hartuz eta beraien garapenean hobekuntzak gertatzea bultzatuz. Ikasle hauen laguntzako irakasleei ezarritako funtzioak, ikastetxeko irakasleekiko eta tutoreekiko lankidetzara bideratu behar dira: ikaskuntza prozesua ikaslearen beharretara egokitzeko aholkuak eman behar zaizkie, ikasgelako ohiko ingurutik erantzun behar zaizkie...
Eskola inklusiboa bertan elkartzen diren hezkuntza-eragile guztien parte-hartzearen bidez eraikitzen da. Horregatik Curriculuma Norbanakoari Egokitzea (CNE) beharrezkoa da. " Ikasle batek eskolatzearen aldi batean edo eskolatze osoan zehar izan ditzakeen HPBei erantzuteko curriculumaren elementuetan ( helburu, eduki, ebaluazio irizpide, metodologia eta antolamenduan) aldaketak egin behar dira. Hau da, ikaslearen beharrak asetzeko eta ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal izateko curriculumean egokitzapenak egitea ezinbestekoa da. Haur hauek beste eduki, helburu edo gaitasun batzuk garatu behar dituzte, adibidez; ikusmen urritasuna daukan ume batek ingurunean zehar mugitzen, bastoia edo braile hizkuntza erabiltzen ikasi beharko du. Nire ustez egokitzapen horretan dago inklusioa. Izan ere, ohiko gelan integratzen eta harremanak sortzen jarraituko du eta aldi berean berarentzat beharrezkoak diren gaitasunak lantzen arituko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario