miércoles, 8 de mayo de 2013

ESKOLA INKLUSIBOAREN POSTULATUAK, BIZITZAKO EREDU

Pujolas, P (2004) "Aprender juntos alumnos diferentes" izeneko testuaren zati bat landu dugu klasean. Bertan, gizaki guztien duintasuna eta berezitasunak errespestatuko dituen gizartea eraikitzea aldarrikatzen du. Bizitzeko eta bizikide izateko esaldiak determinatzen du eskolak nola izan behar duen, nola izan beharko lukeen. Jarrian, horren bereizgarri nagusiak jasoko ditut:

  1. Dibertsitatea goraipatu behar du eskolak: eskolan dibertsitatea baliotzat hartu beharra dago, ahal den modua eskolako pertsona guztiek dibertsitatea goraipatu behar dute. Ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta desberdintasunak onartuak izan behar dira eta ikasle guztien ezaugarriak kontuan hartuz ikaskuntza aberasgarria egin behar da.
  2. Ikasten gozatu behar, eskolan den-denek guztura eta seguru ikusi behar dute beren burua: eskolara joaten diren pertsona guztiek joan nahi izatea oso garrantzitsua da, gustura eta seguru sentitu behar dira bertan. Egunero eskolara joatea poztasuna suposatu behar du eta ez zama astuna. Ikasleek elkarrekin lanean aritu behar dira, elkarri lagunduz eta guztien artean elkarlana eta errespetua garatuz. Horregatik ikasleak gozatuz irakastea lortu beharko luke eskolak. Eskolan seguru sentitzea aukera bat izan behar du. Aurrera eramaten diren ekintzetan edo jardueretan laguntza behar duenari laguntza emanez eta bere garapenean aurrerapausoak egitera bultzatuz.
  3. Berdintasun politikan oinarritua behar du eskolak: eskolak kide guztientzako lekua da, onartua sentitzen den lekua, ikasle batzuk toki horretatik kanpo utzi gabe. Hezkuntza inklusiboak kalitatedun hezkuntza eskeini behar du, hau da, ikasle guztiak ongi tratatu behar dira, bakoitzak eskatzen duena emanez. Honez gain, ikasle guztien hezkuntza premiak aintzat hartu behar dira, modu honetan iaksle guztien garapena sustatzen baita.
  4. Ikastea erraztuko duten irakasleak eduki behar ditu eskolak: irakasleak ikaslearen garapenean eragin positiboa garatu behar du. Horretarako, gelako giroa antolatu, baliabide eta prozedura egokiak  bilatu, ikasteko baldintza praktikoak lortu, ikasleen motibazioa bultzatu....  behar ditu. Baina, ez da lan erraza ikasle guztien premiak jakitea eta asetzea, horregatik familiaren eta komunitateko gainerako kide eta erakundeen sostengua bilatu behar ditu, hartu-eman eta elkarlana garatuz.
  5. Eskolak ikaslea elkarlanerako prestatu behar du, ez lehiaketarako: Eskolak ikasleen arteko elkarlanean sinetsi eta lehiaketaren aurretik jarri behar du. Honez gain, kide guztiek elkarrenganako maitasuna, bizipoza eta rrakasta senti dezaten ahaleginak egin behar ditu.

Bost bereizgarri hauek ezagutu ondoren egin dudan hausnarketa ondorengoa da: Dibertsitatea beharrezkoa eta oso onuragarria da umeak hezitzeko edo lanean aritzeko orduan. Besteek ezaugarri, gaitasun, idei edota pentsamendu deberdinak dituztela onartu eta errespetatu behar ditugu. Desberdintasun horiek aprobetxatu behar dira gelako dinamika aberasgarria egiteko eta guztien "desberdinatsunak" batuz hezkuntza sendo bat lortuko da, guztientzat den tokia azpimarratuz.

Irakaslearen lanari erreparatuz, eginkizun handia dauka, bere gelako ikasle guztien garapena bultzatu eta ahalbidetu behar duelako. Guztien beharrak ezagutu eta hauek asetzeko baliabideak bilatu behar ditu. Horretarako ikasle guztien premiak aintzat hartuz, aurretik helburu batzuk zehaztea hoberena da, jarduera aurrera eraman den heinean edo bukatutakoan konturatuko da zehaztutakoa lortu den ikasle guztiekin edo ez. Ikasle guztiekin bete ez baldin bada, aldaketak eta egokitzapenak pentsatu eta garatu behar ditu, guztien ikaskuntza bermatzea duelako helburu eta eginkizun nagusitako bat.  

Esan beharra dago, eskolan askotan lehiakortasunean hezi egiten dela (zeinek ateratzen dituen notarik altuena, azkarrena lasterketa egiten, joku batean zein den irabazlea...), elkarlana eta elkarrekintza bigarren leku batean utziz. Inklusiorako beharrezkoa da kooperazioa eta guztien arteko hartu-emana sustatzea, inklusioan guztiak direlako gakoa eta ez bat bestearen gainean egotea, piramide baten moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario