miércoles, 15 de mayo de 2013

ETORKIZUNEAN IRAKASLEAK IZANGO GARENEZ....


Etorkizunean irakasleak izango garenez, etorkizunean edukiko ditugun ikasleen artean baten bat Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituela susmoa edukitzean ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

  • lehenengo irakasleak umearen jarrerak, portaerak, garapena... behatu ditu gelan. Horrez gain, behatutakoari buruz informazioa bilatuko du eta konparatuko ditu.
  • Ondoren, aholkulariengana joango da eta bere kezkak eta behatutakoa kontatuko dio. Jarraian, aholkularia gelara joango da umea behatzera. 
  • Hurrengo pausoa gurasoekin elkartzea izango da. Bilera horretan, irakasleak gurasoei umearen eboluzio maila, jarrerak eta orokorrean gelako portaerak deskribatuko dizkie. Era berean, gurasoek etxean umearen jarrera nolako den kontatuko diote tutoreari, umearen garapenean egokia ez den zerbait ikusi baldin badute ere transmitituko diote. Helburua informazioa partekatzea delako eta diagnostiko batera iristea.
  • Prozesuarekin jarraitzeko, aholkulariak eta tutoreak umearen ebaluzio psikopedagogikoa egingo dute eta Berritzegunekoarekin harremanetan jarriko dira.
  • Bukatzeko, Berritzeguneko psikologoa etorriko da eta ahokulariarekin eta tutorearekin elkartzeaz gain, umea gelan eta gelatik kanpo behatuko du. Baina, psikologoa etorri arte irakasleak umearen garapena bideratuko du. Azkenean, umeari diagnostiko psikopedagogikoa egingo zaio.

Agertutako terminoak argitzen:

Aholkularia/kontsultorea: Irakasle-tutoreei laguntza eta orientabidea eskaintzen dio Hezkuntza Bereziari dagozkio gaietan, Hezkuntza Bereziko espezialistak dira.

Ikastetxetik kanpoko laguntze zerbitzuak: Ikastetxeetan bertan kokatzen ez diren laguntza-zerbitzuak dira. Profesional anitzeko eta talde multiprofesionalak dituzte eta lurraldeen edo autonomia erkidegoen araberako eremua dute. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Berritzeguneak dute izena eta Nafarroan CREENA.

Ebaluazio psikopedagogikoa: Ebaluzio psikopedagogikoa irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten elementuei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko, aztertzeko eta baloratzeko prozesua da. Helburua da bere  garapen pertsonal edo/eta akademikoan desegokitzeak dituzten edo izan ditzaketen ikasleen HPBak identifikatzea. Baita curriculum-proposamenaren eta beharrezkoak izan litezkeen laguntza-moten inguruko erabakiak oinarritzea eta zehaztea ere. honakoetan oinarrituko da:
  1. Currriculum-ebaluazio batean.
  2. Ikaslearen eta irakaslearen eta ikaskideen arteko elkarreraginaren behaketan. Horietan kontua izango da eskolako eta familiako testuingurua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario