Inklusioaz hitz egiteak honakoa adierazten du:
- Aniztasuna baliotzat hartzea: jarduera diskriminatzailea baztertuz.
- Irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa hartzea: testuinguru horretan (eskolan) bilduko direlako pertsona guiztiak eta horien desberdintasun ugariak.
- Ikasle bakoitzarentzat onena izango den curriculuma planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea: bere premiak kontuan hartuz, bere gaitasunak eta trebetasunak hobe ditzan, autonomia eta erantzukizuna hartuz gizarte bizitzako esparruetan parte hartzeko.
- Hezkuntza erakunde indartzea: erabakiak hartzean eta garatzean, lankidetza sustatzean eta pertsonalizazioa erraztuko duten laguntzak hobeto antolatzean.
Guztiontzako kalitateko hezkuntza (Wilson, 1992) beharrezkoa da. Edozein motatako bereizketak eta desberdintasunak baztertzea helburu duen eskola komuna. Horrela, curriculum komun batean oinarritutako aniztasun metodologikoa garatuko da, ikasleek ikasteko egoera ugarietan eta guztiontzat baliagarri izango direnetan parte hartuz, bakoitzaren ahalmenen arabera.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrak bideratzea eta bakoitzaren ahalmenak garatzea izango da irakaslearen lana. Ume hauek etorkizunean gizarte bateko partaideak izateko prestatu behar dira, gizartean toki bat izateko eskubidea baitute. Prestakuntza horren bidean irakasleak dauka eginbehar eta eragin handia, horregatik bere helburua da haur hauen premiak betetzea eta bere garapena ahalbidetzea, beste ahalmen edo behar batzuk dituela kontuan hartuz.
Horregatik azpimarratu nahi dut askotan irakasleek HPB dituzten haurrei etiketak jartzen dizkietela ("el autista", " el dowm"...) eta hori alde batera utzi egin behar da inklusioan oinarritutako eskola garatzeko, argazkian jartzen duen moduan irakasleen lana da bide horretan laguntzea eta beraien bizitzako argia izatea.
Horregatik azpimarratu nahi dut askotan irakasleek HPB dituzten haurrei etiketak jartzen dizkietela ("el autista", " el dowm"...) eta hori alde batera utzi egin behar da inklusioan oinarritutako eskola garatzeko, argazkian jartzen duen moduan irakasleen lana da bide horretan laguntzea eta beraien bizitzako argia izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario