Ikaskuntza
prozesuan zehar norberak bere ezaugarrien eta premien kontzientzia
hartzea beharrezkoa da. Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko
ikasgaia ikasteak inklusioan heztearen nondik norakoak jakitea (
zertan datza, funtzioak, helburuak, lortzeko eta hobetzen jarraitzeko
zer egin behar den...) eta zailtasun edo ezgaitasunen bat duten
umeak inklusioan hezteko eskubidea izateaz gain, irakasle bezala
nolako tratamendua eman behar diegun ikastea suposatu du.
Ikasgaia honen
edukiak ikasten eta lantzen aritu naizenean gehiago jorratzeko eta
indartzeko asmoz sentitu naiz orokorrean. Inklusio gaiari buruz
hausnartzea eta ikastea baliagarria eta motibatzailea izan da
niretzat, nortasunean gaiari buruzko jakintzak eta zer egin daitekeen
eskola inklusiboa lortzeko eta hobetzeko pentsarazi dit askotan
ikasgaia lantzeko materiala jorratzean.
Lan egiteko
orduan talde lanetan hobeto ikasi eta moldatu naiz, nire ustez
besteekin elkarreraginean aritzean edukiak modu dinamikoago batean
barneratzen dira. Hala ere, bakarkako lana “beharrezkoa” dela
pentsatzen dut. Ikaste koadernoa egiten oso ondo sentitu naiz, niri
burututako ideiak, pentsaerak eta sortutako hausnarketak helarazteko
aukera eman dit, beste inorekin adostu gabe, nire barruko
adierazpenak idaztziz. Ebaluazioari begira,
Ikaskuntza
prozesuaz gogoeta eginez, inklusioaren gaia lantzen eta jorratzen
hasi baino lehen, aurretik nituen jakintzetatik abiatu nintzen.
Horretarako, inklusioa ulertzea izan zen lehenengo pausoa. Ondoren,
klasean landutako hainbat irakurgai eta filmen bidez eskola
inklusiboaren nondik norakoak eta ezaugarri eta helburu
garrantzitsuenak barneratzen joan nintzen. Aldi berean, bakarko
ikaskuntza garatzen hasi nintzen; alde batetik, nire kabuz jakintza
berriak barneratzeko helburuarekin material berriak bilatu eta landu
nituen. Beste aldetik, klasean landutako materialei (“apunteak,
bideoak, pelikulak, talde lanak...) buruzko hausnarketak egin eta
nire barruko ideiekin batuz nire ikaskuntza prozesua garatzen joan
nintzen, eduki berriak barneratuz eta nire nortasunean txertatuz.
Esan beharra daukat, prozesuan zehar laguntza behar izan nuenean nire
taldekoei eskatu niela, goran aipatu dudan moduan, gainontzekoengandik
asko ikasi daitekeela uste dut (elkarreraginean). Horrez gain,
argibideak ere nire kabuz bilatu nituen zenbaitetan, irakurgai
batzuetara edo interneteko baliabidera joz.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza egoerak identifikatzeko ezinbestekoa da behaketa. Irakasleak umearen jarrerak eta portaerak behatu eta identifikatu behar ditu eta eskolako beste espezialisteekin informazio trukaketa egingo du. Jarraian eskolatik kanpoko laguntzak etorri arte irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesua bideratuko du, umearen beharrak asetuz eta bere gaitasunak ezagutuz eta hobetuz. Prozesu honetan zehar familiari komunikatu behar zaio behatutakoa, aldi berean, etxean nolakoa izaten den umearen portaera deskribatzeaz gain, beraien kezkak eta jakin minak transmitituko dizkiete tutoreari. Bai familiarekin bai hezkuntza komunitate gainerako partaideekin(umea barnean) jarrera aktiboa, baikorrra eta parte hartzailea erakutsi behar da momentuoro. Familiari sostengua eta jarrera positiboa transmititu behar zaie egoera zaila delako eta baikortasunarekin errazago hobetzen delako zailtasuna.
Bukatzeko, nire
ikaskuntza prozesuaren balorazioa egitean esan dezaket, ikasgaia
jorratzen hasi ginenean zehaztutako helburuak bete ditudala uste dut.
Izan ere, inklusioaren inguruko ideiak eta hausnarketak barneratzea
lortu dudadala uste dut. Hala ere, zenbait alderditan hobetu
dezaketela uste dut, inklusioari eta aniztasunari buruzko irakurgai
gehiago landuz agian, inklusioa gaia zabala eta azpian errealitate
anitzak dituelako. Horrez gain, pertsonalki inplikatu naizela
uste dut, bai bakarkako ikaskuntzan bai taldeko lanetan, (batzuetan
motibazioa eta jakin mina handiagoa zen eta beste batzuetan
txikiagoa) horregatik emaitza onak lortu ditudalakoan nago.
Eskola
inklusiboari bidea egiteko guztiok barneko proposamenak ditugu. Nire
proposamenetako bat da bakoitzak dituen ideiak eta hobekuntzak
besteekin konpartitzea eta besteak dituzten proposamenak entzuten
jakitea, ondoren, bakoitzaren eta bestearen jakintzak batuz guztion
onerako eta etorkizuneko umeentzako hobekuntzak lortuko lirateke.
Esan beharra dago inklusioari buruz lortu dugun ezagutza eta egin behar dugun lana ez dela hemen amaitzen. Inklusioaren oinarriak
finkatzeko eta guztiz indartzeko guztion esfortzua eta etengabeko
lana behar da. Horregatik gure ikaskuntza prozesuan jarraitu behar
dugu inklusioa lantzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario