lunes, 20 de mayo de 2013

AZKEN HAUSNARKETA

Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaiari eta izan dudan ikaskuntzari buruz balorazio bat egitea oso aproposa iruditzen zait.


Ikaskuntza prozesuan zehar norberak bere ezaugarrien eta premien kontzientzia hartzea beharrezkoa da. Eskola Inklusiboaren Oinarriak izeneko ikasgaia ikasteak inklusioan heztearen nondik norakoak jakitea ( zertan datza, funtzioak, helburuak, lortzeko eta hobetzen jarraitzeko zer egin behar den...) eta zailtasun edo ezgaitasunen bat duten umeak inklusioan hezteko eskubidea izateaz gain, irakasle bezala nolako tratamendua eman behar diegun ikastea suposatu du.

Ikasgaia honen edukiak ikasten eta lantzen aritu naizenean gehiago jorratzeko eta indartzeko asmoz sentitu naiz orokorrean. Inklusio gaiari buruz hausnartzea eta ikastea baliagarria eta motibatzailea izan da niretzat, nortasunean gaiari buruzko jakintzak eta zer egin daitekeen eskola inklusiboa lortzeko eta hobetzeko pentsarazi dit askotan ikasgaia lantzeko materiala jorratzean.

Lan egiteko orduan talde lanetan hobeto ikasi eta moldatu naiz, nire ustez besteekin elkarreraginean aritzean edukiak modu dinamikoago batean barneratzen dira. Hala ere, bakarkako lana “beharrezkoa” dela pentsatzen dut. Ikaste koadernoa egiten oso ondo sentitu naiz, niri burututako ideiak, pentsaerak eta sortutako hausnarketak helarazteko aukera eman dit, beste inorekin adostu gabe, nire barruko adierazpenak idaztziz. Ebaluazioari begira,

Ikaskuntza prozesuaz gogoeta eginez, inklusioaren gaia lantzen eta jorratzen hasi baino lehen, aurretik nituen jakintzetatik abiatu nintzen. Horretarako, inklusioa ulertzea izan zen lehenengo pausoa. Ondoren, klasean landutako hainbat irakurgai eta filmen bidez eskola inklusiboaren nondik norakoak eta ezaugarri eta helburu garrantzitsuenak barneratzen joan nintzen. Aldi berean, bakarko ikaskuntza garatzen hasi nintzen; alde batetik, nire kabuz jakintza berriak barneratzeko helburuarekin material berriak bilatu eta landu nituen. Beste aldetik, klasean landutako materialei (“apunteak, bideoak, pelikulak, talde lanak...) buruzko hausnarketak egin eta nire barruko ideiekin batuz nire ikaskuntza prozesua garatzen joan nintzen, eduki berriak barneratuz eta nire nortasunean txertatuz. Esan beharra daukat, prozesuan zehar laguntza behar izan nuenean nire taldekoei eskatu niela, goran aipatu dudan moduan, gainontzekoengandik asko ikasi daitekeela uste dut (elkarreraginean). Horrez gain, argibideak ere nire kabuz bilatu nituen zenbaitetan, irakurgai batzuetara edo interneteko baliabidera joz.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza egoerak identifikatzeko ezinbestekoa da behaketa. Irakasleak umearen jarrerak eta portaerak behatu eta identifikatu behar ditu eta eskolako beste espezialisteekin informazio trukaketa egingo du. Jarraian eskolatik kanpoko laguntzak etorri arte irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesua bideratuko du, umearen beharrak asetuz eta bere gaitasunak ezagutuz eta hobetuz. Prozesu honetan zehar familiari komunikatu behar zaio behatutakoa, aldi berean, etxean nolakoa izaten den umearen portaera deskribatzeaz gain, beraien kezkak eta jakin minak transmitituko dizkiete tutoreari. Bai familiarekin bai hezkuntza komunitate gainerako partaideekin(umea barnean) jarrera aktiboa, baikorrra eta parte hartzailea erakutsi behar da momentuoro. Familiari sostengua eta jarrera positiboa transmititu behar zaie egoera zaila delako eta baikortasunarekin errazago hobetzen delako zailtasuna.

Bukatzeko, nire ikaskuntza prozesuaren balorazioa egitean esan dezaket, ikasgaia jorratzen hasi ginenean zehaztutako helburuak bete ditudala uste dut. Izan ere, inklusioaren inguruko ideiak eta hausnarketak barneratzea lortu dudadala uste dut. Hala ere, zenbait alderditan hobetu dezaketela uste dut, inklusioari eta aniztasunari buruzko irakurgai gehiago landuz agian, inklusioa gaia zabala eta azpian errealitate anitzak dituelako. Horrez gain, pertsonalki inplikatu naizela uste dut, bai bakarkako ikaskuntzan bai taldeko lanetan, (batzuetan motibazioa eta jakin mina handiagoa zen eta beste batzuetan txikiagoa) horregatik emaitza onak lortu ditudalakoan nago.

Eskola inklusiboari bidea egiteko guztiok barneko proposamenak ditugu. Nire proposamenetako bat da bakoitzak dituen ideiak eta hobekuntzak besteekin konpartitzea eta besteak dituzten proposamenak entzuten jakitea, ondoren, bakoitzaren eta bestearen jakintzak batuz guztion onerako eta etorkizuneko umeentzako hobekuntzak lortuko lirateke. Esan beharra dago inklusioari buruz lortu dugun ezagutza eta egin behar dugun lana ez dela hemen amaitzen. Inklusioaren oinarriak finkatzeko eta guztiz indartzeko guztion esfortzua eta etengabeko lana behar da. Horregatik gure ikaskuntza prozesuan jarraitu behar dugu inklusioa lantzen.  

domingo, 19 de mayo de 2013

INTEGRAZIOA / INKLUSIOA

Uste dut aukeratu dudan irudian oso garbi ikusten dela integrazioaren eta inklusioaren arteko desberdintasuna. Laburbilduz, integrazioan "desberdinak" direnak kontuan hartzen dira, baina, bananduta eta  gainontzekoek desberdinak bezala ikusten jarraitzen dute. Inklusioan, berriz, denok desberdinak garela onartzen da, guztiok "zaku" berean egotea.


LAGUNTZA

Alde batetik, laguntza terminoa aipatzea garrantzitsua da. Gelan termino hau landu dugu: Laguntza garapena, hezkuntza, interesak eta ongizate pertsonala bultzatzen duten estrategia eta baliabideak dira. Horrela, funtzionamendu pertsonala eta gaitasun intelektuala aberastuz. Ume bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz laguntza indibiduala eskeini behar zaio beste pertsona baten beharra duen umeari, ez bakarrik HPBak dituzten haurrei. Umea duen zailtasunen arabera, laguntza bizitza osorako edo aldi baterako izango da, baina, haur guztiak beraien ikaskuntza prozesuan zehar, momenturen batean, laguntza jasotzeko eskubidea izan behar dute. Horrez gain, ikasle bat gela arruntetik atera egin behar da gelako erritmo orokorretik oso atzeratua baldin badago, bere garapenean beharrezkoa den laguntza eman ahal izateko. Hala ere, gela arruntean zenbait ordutan egotea ezinbestekoa da, inklusioan hezteko eta gainontzeko haurrekin harremanak garatzeko. 

Beste aldetik, nire taldeari KONTSULTA kontzeptua lantzea egokitu zaigu, gelan egokitutako testua irakurri  ondoren hauek dira atera ditugun ezaugarriak eta estrategiak.

Ezaugarriak:

  • Ikasleen beharrak indibidual edo kliniko hutsa izatetik aski urrun dagoen ikuspegi batetik aztertu behar dira.
  • Ikaslea urritasunarne errudun bakar gisa hartzetik, ikaslea eta haren beharrak eskolak zeregin guztiz garrantzitsua duen marko ekologiko eta eskematikotik ikustera pasatu behar da.
  • Planteamendu instituzionalak eskolarekiko duen ikuspegia egiturazkoa da, kulturala baino gehiago.
  • Eskolak laguntza-departamentuen inguruan antolatzen du laguntza eta bertan, lankideei lanerako jarraibideak ematen dizkien adituen aholku gisa jokatzen dute profesionalak, eta erabakiak hartzearen gaineko kontrolari eusten diote.
  • Eskolari ematen zaion laguntza da.
  • Laguntza-profesionalek erabakitzen dituzte helburuak, tratamenduak eta irakaskuntza-metodoak.

Estrategiak:

  • Ameriketako Estatu Batuak dira eredu honen erreferentzia nagusia.
  • Ikuspegi instituzionala.
  • Adituen ardurapean daude.
  • Laguntza norabide bakarreko prozesu bihrtzen da, aholkulari lanak egiten dituzten pertsonak aditu rola hartzen dute eta egin beharreko lana ebaluatu eta gainbegiratzen dute.
  • Eskolan zentratzen da horien esku-hartzea.
  • Ikasleei eta irakasleei, ikasgelei eta ikasle-taldeei laguntzeko departamentuak dira.

miércoles, 15 de mayo de 2013

ETORKIZUNEAN IRAKASLEAK IZANGO GARENEZ....


Etorkizunean irakasleak izango garenez, etorkizunean edukiko ditugun ikasleen artean baten bat Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituela susmoa edukitzean ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

  • lehenengo irakasleak umearen jarrerak, portaerak, garapena... behatu ditu gelan. Horrez gain, behatutakoari buruz informazioa bilatuko du eta konparatuko ditu.
  • Ondoren, aholkulariengana joango da eta bere kezkak eta behatutakoa kontatuko dio. Jarraian, aholkularia gelara joango da umea behatzera. 
  • Hurrengo pausoa gurasoekin elkartzea izango da. Bilera horretan, irakasleak gurasoei umearen eboluzio maila, jarrerak eta orokorrean gelako portaerak deskribatuko dizkie. Era berean, gurasoek etxean umearen jarrera nolako den kontatuko diote tutoreari, umearen garapenean egokia ez den zerbait ikusi baldin badute ere transmitituko diote. Helburua informazioa partekatzea delako eta diagnostiko batera iristea.
  • Prozesuarekin jarraitzeko, aholkulariak eta tutoreak umearen ebaluzio psikopedagogikoa egingo dute eta Berritzegunekoarekin harremanetan jarriko dira.
  • Bukatzeko, Berritzeguneko psikologoa etorriko da eta ahokulariarekin eta tutorearekin elkartzeaz gain, umea gelan eta gelatik kanpo behatuko du. Baina, psikologoa etorri arte irakasleak umearen garapena bideratuko du. Azkenean, umeari diagnostiko psikopedagogikoa egingo zaio.

Agertutako terminoak argitzen:

Aholkularia/kontsultorea: Irakasle-tutoreei laguntza eta orientabidea eskaintzen dio Hezkuntza Bereziari dagozkio gaietan, Hezkuntza Bereziko espezialistak dira.

Ikastetxetik kanpoko laguntze zerbitzuak: Ikastetxeetan bertan kokatzen ez diren laguntza-zerbitzuak dira. Profesional anitzeko eta talde multiprofesionalak dituzte eta lurraldeen edo autonomia erkidegoen araberako eremua dute. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Berritzeguneak dute izena eta Nafarroan CREENA.

Ebaluazio psikopedagogikoa: Ebaluzio psikopedagogikoa irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten elementuei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko, aztertzeko eta baloratzeko prozesua da. Helburua da bere  garapen pertsonal edo/eta akademikoan desegokitzeak dituzten edo izan ditzaketen ikasleen HPBak identifikatzea. Baita curriculum-proposamenaren eta beharrezkoak izan litezkeen laguntza-moten inguruko erabakiak oinarritzea eta zehaztea ere. honakoetan oinarrituko da:
  1. Currriculum-ebaluazio batean.
  2. Ikaslearen eta irakaslearen eta ikaskideen arteko elkarreraginaren behaketan. Horietan kontua izango da eskolako eta familiako testuingurua.

viernes, 10 de mayo de 2013

POR CUATRO ESQUINITAS DE NADA...


Bideo honek hausnarketa txiki bat egitera bultzatu dit. Nire ustez azpimarratzeko idea ondorengoa da: ez dira ikasleak aldatu edo moladatu behar, eskolako edukiak, gelak, baliabideak... baizik. Honekin esan nahi dut ikasle bakoitza desberdina dela alderdi guztietan, eta eskolak hori errespetatu eta onartu beharra dauka. Ikasle bakoitzaren desberdintasuna aprobetxatu eta etorkizunean lanpostu bat eta gizarte bateko kidea izateko prestatzeko funtzioa dauka. 

Horregatik, azpimarratu nahi dut zailtasunen bat duten umeak ez direla aldatu behar, hezkuntzak baliabideak moldatu eta egokitu behar ditu ume hauen gaitasunak garatzeko eta hobetzeko. Inklusiorako bidean aurrerapausoak egin ahal izateko, ezinbestekoa da ume guztien desberdintasunak errespetatzea eta desberdintasun horiek ez direla oztopo bat beraien ikaskuntza prozesuan onartzea beharrezkoa da. Irakasleak beti gogoan izan behar dituen idei garrantzitsu bat dela uste dut, idei hori beti gogoan izanda eta benetan horretan sinistea esfortzuak eta hobekuntzak (aldaketak) egitera eramango zaituelako, eskola inklusiboa hobetuz eta ikasle guztien garapena bultzatuz. 

ALDAKETA EGIN BEHAR DA

Inklusioa garatzeko eta indartzeko aldaketak egin behar dira, eta ez itxoiten gelditu aldaketak "agertu" arte. Guztion lana eta esfortzua egon beharra dago inklusioaren atzetik.


jueves, 9 de mayo de 2013

A AUKERA ZINEA

"El Hombre Elefante" filma ikusi dugu eta honi buruzko lana egin dugu. Hementxe sartu eta gure lana ikusteko aukera izango duzue.



Jone Bizente
Cristina Merayo
Alazne Ramos
Yesika Montalvo

Kuluxkak.

miércoles, 8 de mayo de 2013

ESKOLA INKLUSIBOAREN POSTULATUAK, BIZITZAKO EREDU

Pujolas, P (2004) "Aprender juntos alumnos diferentes" izeneko testuaren zati bat landu dugu klasean. Bertan, gizaki guztien duintasuna eta berezitasunak errespestatuko dituen gizartea eraikitzea aldarrikatzen du. Bizitzeko eta bizikide izateko esaldiak determinatzen du eskolak nola izan behar duen, nola izan beharko lukeen. Jarrian, horren bereizgarri nagusiak jasoko ditut:

  1. Dibertsitatea goraipatu behar du eskolak: eskolan dibertsitatea baliotzat hartu beharra dago, ahal den modua eskolako pertsona guztiek dibertsitatea goraipatu behar dute. Ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta desberdintasunak onartuak izan behar dira eta ikasle guztien ezaugarriak kontuan hartuz ikaskuntza aberasgarria egin behar da.
  2. Ikasten gozatu behar, eskolan den-denek guztura eta seguru ikusi behar dute beren burua: eskolara joaten diren pertsona guztiek joan nahi izatea oso garrantzitsua da, gustura eta seguru sentitu behar dira bertan. Egunero eskolara joatea poztasuna suposatu behar du eta ez zama astuna. Ikasleek elkarrekin lanean aritu behar dira, elkarri lagunduz eta guztien artean elkarlana eta errespetua garatuz. Horregatik ikasleak gozatuz irakastea lortu beharko luke eskolak. Eskolan seguru sentitzea aukera bat izan behar du. Aurrera eramaten diren ekintzetan edo jardueretan laguntza behar duenari laguntza emanez eta bere garapenean aurrerapausoak egitera bultzatuz.
  3. Berdintasun politikan oinarritua behar du eskolak: eskolak kide guztientzako lekua da, onartua sentitzen den lekua, ikasle batzuk toki horretatik kanpo utzi gabe. Hezkuntza inklusiboak kalitatedun hezkuntza eskeini behar du, hau da, ikasle guztiak ongi tratatu behar dira, bakoitzak eskatzen duena emanez. Honez gain, ikasle guztien hezkuntza premiak aintzat hartu behar dira, modu honetan iaksle guztien garapena sustatzen baita.
  4. Ikastea erraztuko duten irakasleak eduki behar ditu eskolak: irakasleak ikaslearen garapenean eragin positiboa garatu behar du. Horretarako, gelako giroa antolatu, baliabide eta prozedura egokiak  bilatu, ikasteko baldintza praktikoak lortu, ikasleen motibazioa bultzatu....  behar ditu. Baina, ez da lan erraza ikasle guztien premiak jakitea eta asetzea, horregatik familiaren eta komunitateko gainerako kide eta erakundeen sostengua bilatu behar ditu, hartu-eman eta elkarlana garatuz.
  5. Eskolak ikaslea elkarlanerako prestatu behar du, ez lehiaketarako: Eskolak ikasleen arteko elkarlanean sinetsi eta lehiaketaren aurretik jarri behar du. Honez gain, kide guztiek elkarrenganako maitasuna, bizipoza eta rrakasta senti dezaten ahaleginak egin behar ditu.

Bost bereizgarri hauek ezagutu ondoren egin dudan hausnarketa ondorengoa da: Dibertsitatea beharrezkoa eta oso onuragarria da umeak hezitzeko edo lanean aritzeko orduan. Besteek ezaugarri, gaitasun, idei edota pentsamendu deberdinak dituztela onartu eta errespetatu behar ditugu. Desberdintasun horiek aprobetxatu behar dira gelako dinamika aberasgarria egiteko eta guztien "desberdinatsunak" batuz hezkuntza sendo bat lortuko da, guztientzat den tokia azpimarratuz.

Irakaslearen lanari erreparatuz, eginkizun handia dauka, bere gelako ikasle guztien garapena bultzatu eta ahalbidetu behar duelako. Guztien beharrak ezagutu eta hauek asetzeko baliabideak bilatu behar ditu. Horretarako ikasle guztien premiak aintzat hartuz, aurretik helburu batzuk zehaztea hoberena da, jarduera aurrera eraman den heinean edo bukatutakoan konturatuko da zehaztutakoa lortu den ikasle guztiekin edo ez. Ikasle guztiekin bete ez baldin bada, aldaketak eta egokitzapenak pentsatu eta garatu behar ditu, guztien ikaskuntza bermatzea duelako helburu eta eginkizun nagusitako bat.  

Esan beharra dago, eskolan askotan lehiakortasunean hezi egiten dela (zeinek ateratzen dituen notarik altuena, azkarrena lasterketa egiten, joku batean zein den irabazlea...), elkarlana eta elkarrekintza bigarren leku batean utziz. Inklusiorako beharrezkoa da kooperazioa eta guztien arteko hartu-emana sustatzea, inklusioan guztiak direlako gakoa eta ez bat bestearen gainean egotea, piramide baten moduan.

"SEAMOS LOS PORTADORES DE LA LUZ NECESARIA EN SUS VIDAS"


Inklusioaz hitz egiteak honakoa adierazten du:
  • Aniztasuna baliotzat hartzea: jarduera diskriminatzailea baztertuz.
  • Irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa hartzea: testuinguru horretan (eskolan) bilduko direlako pertsona guiztiak eta horien desberdintasun ugariak.
  • Ikasle bakoitzarentzat onena izango den curriculuma planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea: bere premiak kontuan hartuz, bere gaitasunak eta trebetasunak hobe ditzan, autonomia eta erantzukizuna hartuz  gizarte bizitzako esparruetan parte hartzeko. 
  • Hezkuntza erakunde indartzea: erabakiak hartzean eta garatzean, lankidetza sustatzean eta pertsonalizazioa erraztuko duten laguntzak hobeto antolatzean.
Guztiontzako kalitateko hezkuntza (Wilson, 1992) beharrezkoa da. Edozein motatako bereizketak eta desberdintasunak baztertzea helburu duen eskola komuna. Horrela,  curriculum komun batean oinarritutako aniztasun metodologikoa garatuko da, ikasleek ikasteko egoera ugarietan eta guztiontzat baliagarri izango direnetan parte hartuz, bakoitzaren ahalmenen arabera. 

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrak bideratzea eta bakoitzaren ahalmenak garatzea izango da irakaslearen lana. Ume hauek etorkizunean gizarte bateko partaideak izateko prestatu behar dira, gizartean toki bat izateko eskubidea baitute. Prestakuntza horren bidean irakasleak dauka eginbehar eta eragin handia, horregatik bere helburua da haur hauen premiak betetzea eta bere garapena ahalbidetzea, beste ahalmen edo behar batzuk dituela kontuan hartuz.

Horregatik azpimarratu nahi dut askotan irakasleek HPB dituzten haurrei etiketak jartzen dizkietela ("el autista", " el dowm"...) eta hori alde batera utzi egin behar da inklusioan oinarritutako eskola garatzeko, argazkian jartzen duen moduan irakasleen lana da bide horretan laguntzea eta beraien bizitzako argia izatea. 

ESKUBIDE BERDINAK


HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK


Hezkuntza Premia Bereziak (HPB)  eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez gaitasun fisikoak edo psikikoak edo zentzumen ingurukoak izateagatik, jokabide nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte-egoeratan  egoteagatik, epe luzeko gaixotasun bat izateagatik edo goi-mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik jasotzen den hezkuntza-laguntza eta hezkuntza-arreta bereziak dira. Hezkuntza Premia Bereziak iraunkorrak edo aldi baterako izan daitezke. 

HPB iraunkorrak: Urritasun fisiko edo psikiko edo zentzumen ingurukoetatik eratorritakoak eta ustez iraunkorrak izango dira.
  • Adimen urritasunak edo/eta Autismoaren espektroko nahasteak.
  • Entzumen urritasunak.
  • Ikusmen urritasunak.
  • Urritasun motoreak.
  • Goi mailako ikas-gaitasunak.
Aldi baterako HPB: Garapenaren une jakin batean agertu eta aldi batekoak bakarrik izango dira.
  • Gizarte edo kultura egoera ahulek eragindakoak (tratu txarrak, utzikeria...)
  • Eskola-moldagabezia larria (jokabide arazoak)
  • Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasuna.
  • Ikasketa-maila motela eta ikaskuntza zailtasun garrantzitsuak (etorkinak, irakurketa-idazketa arazoak...).
  • Adimen-maila motelak eragindakoak (mugako adimen gaitasuna nagusiki).
HPBen definizioa irakurri ondoren esan beharra dago Hezkuntza-sistema bakarra eta ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar diren ikasgaiak egon behar dela. HPB dituzten ikasleak inklusioan hezi behar dira gainontzeko ikasleak bezala, bere beharrak eta gaitasunak kontuan hartuz eta beraien garapenean hobekuntzak gertatzea bultzatuz.  Ikasle hauen laguntzako irakasleei ezarritako funtzioak, ikastetxeko irakasleekiko eta tutoreekiko lankidetzara bideratu behar dira: ikaskuntza prozesua ikaslearen beharretara egokitzeko aholkuak eman behar zaizkie, ikasgelako ohiko ingurutik erantzun behar zaizkie...

Eskola inklusiboa bertan elkartzen diren hezkuntza-eragile guztien parte-hartzearen bidez eraikitzen da. Horregatik Curriculuma Norbanakoari Egokitzea (CNE) beharrezkoa da. " Ikasle batek eskolatzearen aldi batean edo eskolatze osoan zehar izan ditzakeen HPBei erantzuteko curriculumaren elementuetan ( helburu, eduki, ebaluazio irizpide, metodologia eta antolamenduan) aldaketak egin behar dira. Hau da, ikaslearen beharrak asetzeko eta ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal izateko curriculumean egokitzapenak egitea ezinbestekoa da. Haur hauek beste eduki, helburu edo gaitasun batzuk garatu behar dituzte, adibidez; ikusmen urritasuna daukan ume batek ingurunean zehar mugitzen, bastoia edo braile hizkuntza erabiltzen ikasi beharko du. Nire ustez egokitzapen horretan dago inklusioa. Izan ere, ohiko gelan integratzen eta harremanak sortzen jarraituko du eta aldi berean berarentzat beharrezkoak diren gaitasunak lantzen arituko da. 

jueves, 2 de mayo de 2013

GELA EGONKORRA


Ikastetxean integratua dagoen eta, egokitzapenekin ere, curriculuma konpartitu ezin duten edo hein txikian konparti dezaketen eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzuteko sortutako gela da. 

Gela hauek ondorengo ezaugarriak izaten dituzte :
- Behar den espezialitatea Pedagogia Terapeutikoa da. 
- Gelak hezitzaile bat edo gehiago ditu. 
- Gela bakoitzean 4-5 ikasle egoten dira, arazoaren arabera. 
- Curriculumaren egokitzapen nabarmena eskatzen du.
- Curriculuma garatzeko material eta ekipamendu bereziak behar ditu. 
- Ohiko ikastetxean integraturiko espazio fisiko propioa du; bertan, hezkuntza-lanaren 
zati bat planifikatzen eta gauzatzen da. 
- Espazio komunak, ordutegiak, eskola-eguna eta egutegiak eskolak zehaztutakoak dira.

Gela hauetan, autonomia eta komunikazioarako gaitasuna bezalako arloak jorratzeaz gain (beraien jarrera eta jokatzeko modua lantzen da klasean) ikasketa trebetasunak lantzen dituzte, beste geletan landu ohi diren gaiak. Ikasle bakoitzaren premiei erantzun behar zaienez, material pertsonalizatua eta egokitua egin eta eduki behar da gelan, ume bakoitzaren ikaskuntza prozesuan eragin positiboa eduki ahal izateko.

Gela egonkorretan egoten diren umeak ohiko geletan ere egoten dira, gainerako ikasleekin harremana mantendu ahal izateko. Ohiko geletara joaten direnean zeregin pertsonalizatuak izaten dituzte sarritan, baina azpimarratu behar da zeregin pertsonalizatua egin arren geletako haurrekin harremana izatea oso garrantzitsua dela. "Gela Egonkorreko ikasleak ere eskolakoak dira, eta beste kideekin egoteko beharra eta eskubidea dute". Esaldi honekin islatu nahi da Hezkuntza Premia Berezi eta Larriak dituzten ikasleak ez direla ohiko gelako haurrengandik baztertu edo aldendu behar baizik eta integratu eta komunikazioa eta harremana garatu ohiko geletako umeekin.

Esan beharra dago, ohiko geletako erritmora iristen ez diren ikasleentzat Laguntza Gela dagoela, baina Gela Egonkorra Laguntza Gela baino bereziagoa da. Bertan, PT- a(Pedagogo Terapeutikoa) edo behar bereziak dituztenei laguntzeko espezialista eta hezitzailea egoten dira. Nire ustez, ikasle kopuru txikia, material egokitua eta pertsonalizatua izatea ikasle bakoitzarentzat eta espezialistak jardutea oso onuragarria da eta positiboa ikusten dut premia bereziak dituzten umeentzat. Integrazioan hezteko bide bezala ikusten dut. Izan ere, premia bereziko umeak beste behar batzuk dituzte eta horiek ase egin behar dira, baina askotan ohiko geletako plangintzarekin eta curriculumeam zehaztutakoarekin ez dira asetzen.

Horregatik, beharrezkoa ikusten dut Hezkuntza Premia Berezi eta Larriak dituzten umeentzat curriculumean egokitzapenak egiteaz gain Gela Egonkorretan egokitzapen horiek martxan jartzea ume hauen beharrak eta premiak  betetzea lortu ahal izateko. Ohiko geletatik ateratzea ez du esan nahi inklusioari uko egitea, baizik eta ume hauen premia betetzea eta beraien garapena bultzatzea eta hobetzea esan nahi du. Gainera, eskolako ikasleak dira eta beste umeekiko harremana bultzatuko da, inklusioan hezi ahal izateko eta etorkizunean gizarteko kideak izango direnez, sozializazioan bizitzeko.